
Gipuzkoako Hotelek datorren ekainaren 25ean egingo dute Batzar Nagusia, Donostiako Hotel Maria Cristinan. Jardunaldiaren barruan, sektoreari irekita dagoen ekitaldi bat egingo da, "Turismo-helmugen etorkizuna: hotelgintzaren erronkak eta aukerak" izeneko mahai-inguruarekin.
Mahai-inguruan honako hauek parte hartuko dute: César Ballesteros, FEPROTUReko presidentea eta Galiziako Turismo Klusterreko idazkaria; Fede Fuster, Hosbeceko presidentea; Nacho Calvo, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko idazkari nagusia; eta Raúl Fernández Acha, Gipuzkoako Hotelen presidentea.
Irekiera instituzionala Azahara Domínguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua, eta Jakes Agirrezabal, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak egingo dute. Jardunaldian, halaber, Gipuzkoako Hotelak 2026 Saria banatuko da, eta amaiera Isabel Busto ADEGIko presidenteak emango dio.
berriak