EUS ES FR EN

HARTU AURRE UDABERRIARI GIPUZKOAN

HARTU AURRE UDABERRIARI GIPUZKOAN

Udaberria martxoaren 20ra arte ez hasi arren, hilabete honetan luzatzen ari dira pixkanaka egunak, eta, horrekin batera, argi-orduak, tenperatura epelagoak eta horiek ahalik eta gehien aprobetxatzeko gogoa oparitzen dizkigute. Kalera irtetea, ibilaldi luze bat egitea, negua alde batera uztea eta neguaren ostean berpizten den Natura ikustea ez da desio hutsal bat, ezinbesteko behar bat baizik.

Martxoak ospatzeko eta partekatzeko hainbat momentu proposatzen dizkigu. Emakume langilearen eguna edo aitaren eguna gutizia bat betetzeko nahikoa arrazoi dira. Baina, egia esan, edozein aitzakia da ona ihesaldi bat egiteko eta negua atzean uzteko.

Martxoak kolorez janzten diren haran berdeen, esnatzen hasten diren hondartzen eta denboraldia irekitzen duten mokadu gastronomikoen artean hartuko zaitu Gipuzkoan. Bisitatzeko eta patxadaz deskubritzeko hilabete bikaina da, udako jendetzarik gabe, Gipuzkoako Hotelen establezimendu hori mimoz aukeratzeko eta zeure burua zaintzen eta mimatzen uzteko, krisalida bat bazina bezala. 

Nagiak ateratzeko, negua atzean uzteko, udaberriari harrera egiteko eta pixkanaka berpizten ari zarela sentitzeko beharra baduzu… Gipuzkoa zain duzu. 

berriak