57. edizioan, Jazzaldiak Zurriola hondartzako aire zabaleko agertokia berreskuratuko du Simple Mindsen kontzertu batekin. Uztailaren 20an hasiko da jaialdia, eta 5 egunez estatuko eta nazioarteko musika onena eskainiko du.
Besteak beste, Herbie Hancock, Kamasi Washington, Gregory Porter, Iggy Pop, Hiromi japoniarra, Steve Coleman saxofoi-jotzailea edo King Creosote bezalako talde eta bakarlariak biltzen dira jazza maite dutenentzat ezinbesteko hitzordu bihurtu den jaialdian, eta aurten, Vadim Nesskel 20 piano-jotzaile ukrainarraren kontzertu solidarioa gehituko zaie.
Erreserbatu zure ostatua eta ez galdu.
berriak