Gipuzkoako Hotelak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da. Horren helburua Gipuzkoako hotel-sektorearen interesak ordezkatu eta defendatzea da.
Gipuzkoako Hotelak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da. Horren helburua Gipuzkoako hotel-sektorearen interesak ordezkatu eta defendatzea da.
Kalitatezkoak eta seguruak diren hoteleko 5.200 toki bano gehiago. Hotel hiritarrak, landatarrak, boutique erakoak, eta tradizioa eta bikaintasuna bateratzen dituzten instalazio berriak eta eraikin historikoak.
Esaguzu nola bidaiatzen duzun eta zer gustatzen zaizun. Gipuzkoako egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatzeko ideiak emango dizkizugu.
Gipuzkoa lurralde txikia da. Ia ordubetean egin dezakezu, baina gauza asko dago ikusteko, egiteko, gozatzeko, dastatzeko eta ezagutzeko. Egunak beharko dituzu hori guztia egiteko eta litekeena da hori egin ondoren ere gauza batzuk zintzilik gelditzea. Ostera ere gu bisitatzeko aitzakia ezin hobea.
Gipuzkoa cuenta con una vibrante agenda cultural, no solo en su capital, Donostia. Museos, Festivales y fiestas. En cualquier momento del año, hay mucho por ver.
Gipuzkoako Hotelak elkarteko establezimendu batean ostatu hartuta bazaude eta PCR edo ANTIGENO proba egin behar baduzu, taxi batek jasoko zaitu zauden lekuan eta (nahitaezko aurretiazko hitzordua) GIPUZKOAKO POLIKLINIKARA edo QUIRONSALUD zentroetara eramango zaitu. Ondoren, proba egin ostean, berriz hotelera eramango zaitu.
Taxiaren joan-etorria doakoa da, eta probaren kostua, Gipuzkoako Hoteletako establezimenduetan ostatu hartutako bezeroentzat abantailazko baldintzatan (PCR 85€ / ANTIGENOAK 35€) bezeroaren kargura izango da. Eskatu zure kodea eta informazioa harreran.